EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de otsaila de 2026
GG/OtsailakIII/HH-LH/osteguna

IKASTURTEAREN ERDIAN, ZER HOBETU BEHAR DUGU?

 

Atzo kurtso erdian gaudela esan genuen, gaur, ipuintxo bat entzungo dugu atzoko hausnarketa osatzeko:

Luka izeneko mutikoak atsegin zuen eskolara joatea eta han edozer egitea, marraztea izan ezik. Ez zuen arkatzak erabiltzeko trebetasun handirik. Marrazkiak ez zitzaizkion ondo ateratzen, eta mutikoa laster gogogabetzen zen. 

 

Orduan, marrazkia bertan behera uzten zuen. Baina, egun batean, oso arkatz arraroa eta nabarmena aurkitu zuen… eta ezin izan zuen erabili gabe utzi. Borobil bat marrazten hasi zen. Beti bezala, kaskar atera zitzaion. Arkatza noiz jaurtiko zegoela, marrazkiak hitz egin zion: 

-Aizu, ez nauzu honela utziko, ezta?  Marraz iezazkidazu begiak behintzat.

Lukak, harrituta, puntu bi marraztu zituen borobilaren barruan. 

-Askoz hobeto! Orain nire burua ikus dezaket –esan zuen borobilak bere buruari begiratu bitartean -Arggg! Baina zer egin didazu?

Mutikoa barkamena eskatzen hasi zen.

-Ez dut ondo marrazten eta….

-Tira, tira, ez da ezer gertatzen –moztu zion borobilak azkar-. Saiatu berriz eta hobeto aterako naiz. Tira, ezaba nazazu.

Lukak borobila ezabatu eta berria iruditu zuen. Aurrekoaren antzekoa atera zitzaion; ez zen oso borobila.

-E, begiak ahaztu zaizkizu berriz! 

-A, bai!

-Ummm, uste dut marrazten irakatsi beharko dizudala, ni ondo atera arte behintzat –esan zuen bere ahotz zoliaz marrazkiak. 

Lukari ez zitzaion ideia txarra iruditu; beraz, laster hasi zen borobilak marrazten… eta ezabatzen. Borobilak etengabean esaten zion: “ezabatu hau, baina kontuz, min ematen du eta” edo “marraztu ilea, bestela txupatxusaren antzekoa izango naiz eta”… Ia arratsalde osoa elkarrekin eman ondoren, Luka gai zen panpina ikasgelako lagunek baino askoz hobeto marrazteko. Hain zegoen pozik, ezen ez baitzion marrazteari utzi nahi. Oheratu aurretik, mila esker eman zizkion irakasle zoro hari hain ondo marrazten irakasteagatik. 

-Nik ez dut ezer egin –erantzun zion marrazkiak ahots zoliz-. Zeuk egin duzu dena. Asko praktikatu duzulako eta gogotsu aritu zarelako. Ziur gaur arte ez zarela inoiz horrela aritu. 

Lukak, orduan, gogoeta egin zuen. Egia zen, gaizki marrazten zuelako, inoiz ez zela luzaroan aritu, eta, gainera, beti marrazten zuen haserre eta kexaz. Zalantzarik gabe, marrazki hark arrazoia zuen. 

-Bai, arrazoia duzu, baina eskerrak, hala ere. 

Oheratu baino lehen, kontu handiz gorde zuen arkatz nabarmen hura motxilan.

Biharamunean, ohetik salto eginda altxatu eta arkatza motxilatik ateratzera joan zen. Ez zegoen. Dena arakatu zuen, bainainon ez zen agertzen. Eta bezperan panpina bilakatu zen biribila marraztu zuen orria zuri zegoen. Urduritzen hasi zen. Gertatutakoa zalantzan jarri zuen. Benetan egon zen panpinarekin hizketan ala amets egin zuen? Zalantza argitzeko, arkatz bat eta orri bat hartu eta panpina bat marrazten hasi zen. 

Ez zitzaion gaizki atera, alboetatik zertxobait bihurritu arren. Orduan, bezperako panpina agintzailea etorri zitzaion gogora. Iruditu zitzaion berriz agintzen hasten zitzaiola: ertzak borobiltzeko… Hortaz, ilusioz, ertzok ezabatu eta berriz marraztu zituen. Eta ohartu zen marrazki zoro hark arrazoia zuela: arkatz magikorik erabili ez arren, gauzak ondo egiteko, nahikoa zen ilusioz eta gogotsu saiatzea. Harrezkero, marrazten, iruditzen edo edozer egiten zuen bakoitzean, dibertitu egiten zen. Imajinatzen zuen bere lanaren emaitzak zera esaten ziola kexaz: “konpon nazazu pixka bat, motel, horrela ezin bainaiz inora atera”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa: Helburuak betetzeko: https://www.youtube.com/watch?v=FsxzhGnwWc0

Kantu Kolore: Zazpi Kolore: https://youtu.be/XXKNvZ4oaN4

 

 

OTOITZA

LA SALLEKO  JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!  

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!