EGUNEKO DATUAK
larunbata, 21 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
Hemendik gutxira.... INAUTERIAK DATOZ!!
GG/OtsailakIII/LH4-5-6/ostirala

Aspalditik gizakiok lan bat daukagu: mundu berri bat eraiki behar dugu. Hori entzuten dugunean badakigu gure arteko harremanak zaindu eta indartu behar ditugula, justizia eta bakea zabaldu behar dugula eta Jesusek ematen digun zoriontasuna guztien artean banatu behar dugula. Baina kanpoko gauzak, hau da, bizi dugun lekua, natura eta … ere zaindu eta babestu behar ditugu. Errespetuz jokatu behar dugu.

Gaur, pista batzuk jasoko ditugu gure ingurumena babesteko eta maitatzeko. Ea lortzen dugun.

NIRE LURRA BALORATZEN DUT

Seattle buruzagi indiarraren gutuna:

1854an, Estatu Batuetako presidenteak indiarren lur-eremu handi bat erostea eskaini zuen, herri indigenarentzat “erreserba” bat sortuko zuela esanez. Larrugorrien buruzagiaren erantzuna ingurumenari buruz inoiz egin den deklaraziorik ederrena omen da. Bestalde, larrugorrien eta zibilizazio modernoaren ikuspuntuen arteko aldea erakusten du. Haiek izadia sakratutzat dute; “zibilizazio modernoak” dena diruaren edo ekonomiaren ikuspegitik ikusten du.

Seattle buruzagi indiarrak, eskaintza horren aurrean, “bizitza bukatzen da eta bizi-iraupena hasten da” esan zuen.

“Nola eros daiteke zerua edo lurraren beroa? Hori ideia arraroa da guretzat. Inork ezin badu haizearen freskotasuna ez uraren distira eduki, nolatan nahi dituzue erosi? Nire herriak lurralde honetako elementu oro sakratutzat du. Ernetzen ari den pinu distiratsu oro, ibai-bazterretako harea-pikor oro, basoko itzalen arteko garo-tanta oro, muino oro, baita intsektu-hotsa ere, gauza sakratuak dira gure herriaren pentsaeraren eta tradizioen arabera. Zuhaitzen izerdiak larrugorrien oroimena darama bere baitan. Aurpegi zurbilek beren nazioa ahazten dute hiltzen direnean eta izarretarako bidaiari ekiten diotenean. Ez da gauza bera gertatzen gure hilekin, inoiz ez baitute ahazten gure ama lurra. Gu lurraren parte gara, eta lurra gure parte da. Airea usaingozatzen duten loreak gure arrebak dira. Oreina, zaldia eta arranoa ere gure anaiak dira… Ezin dugu  aurpegi zurbilen buruzagiaren eskaintza onartu, guretzat lur hau sakratua delako. Gure lurraldeko ibaietatik eta erreketatik doan ura ez da ura bakarrik, gure arbasoen odola ere bada… Gure aitaren ahotsa azkar doazen uren zurrumurruan dago…

Larrugorrientzat aireak balio izugarria du; izaki guztiok arnasa berbera dugu: zuhaitzek, animaliek, gizakiek,…

Gure lurrak salduko bagenizkizue, zuok anai-arrebak bezala, tratatu beharko zenituzkete animaliak. Milaka bufalo ikusi ditut belardietan usteltzen. Aurpegi zurbilek, beren trenez, bufaloak hil eta hantxe uzten dituzte. Ez dut ulertzen nola irizten dioten baliotsuagoa kea darion makina bati bufalo bati baino…

Lurra errespetatu egin behar da. Irakatsi zuen seme-alabei gureek badakitena, lurra gure ama dela. Lurrak jasaten duena bere seme-alabek jasango dute… Gu ziur gaude honetaz: Lurra ez da gizakiarena, gizakia lurrarena baizik.

Guretzat misterioa da zuok hemen egotea, oraindik ez baitugu ulertzen zergatik sarraskitzen  dituzuen bufaloak, zergatik hezten dituzuen zaldiak, zergatik hondatzen dituzuen basoetako leku ezkutuak, … Zer gertatu da landareekin? Suntsituta daude. Zer gertatu da arranoarekin? Galdu egin da. “Gaurtik aurrera bukatu da bizitza, orain hasten da biziraupena”.

GOGOETARAKO

Zer gertatuko litzateke, gizon eta emakume guztiok buruzagi indiarrak bezala pentsatuko bagenu?
Gure lurra zainduko genuke eta askoz hobeto biziko ginateke.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

NATURARI KANTUA - BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=LIMKQRxi3hs

 

OTOITZA

OTOITZA:

Jainkoa Ama edo Aita:

Eguna hastera doanez,eskerrik asko eguzkiagatik.

Zorioneko naizelako, eskerrik asko irribarreagatik.

Gaur jateko aukera dudalako, eskerrik asko ogiagatik.

Gaua iritsi denean eta lotara joan behar dudanean,eskerrik asko Zuk beti hemen jarraitzen duzulako, lotan nagoela babestuz, eta berriz ere, goizero itzultzean, zu beti hor zaudela esaten didazulako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!