EGUNEKO DATUAK
larunbata, 21 de otsaila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ERAMAN NAZAZU ZUREKIN
GG/OtsailakIV/HH-LH1-2-3/asteazkena

KATU ETSIA

Parke batetik zehar zebilen katu batek zenbait egun zeramatzan ezer jan gabe. Ahul eta makal zegoen. Saguak eta txoriak bera baino azkarrago ibiltzen ziren eta ihes egiten zioten. Egun batean, lorategi bateko sagarrondoetan sagarrak ikusi zituen. Goseak amorratzen, sagar batzuk harrapatzea erabaki zuen. Baina oso makal zegoen sagarrondoetara salto egiteko. Hala ere, goseak kinatuta, saltoka hasi zen.

Neka-neka eginda, sagarrik harrapatu gabe, amore ematea eta etxera joan eta lo egitea erabaki zuen. Katuak ez zuen pentsatu sagarrondoaren alboan zegoen hormatxo batera igota erraz lortuko zituzkeela sagarrok… salto eta salto indarrak alferrik galtzen ibili gabe. Pentsatzeko denborarik hartu ez zuelako, amore eman eta gosea kentzeko aukera handia galdu zuen.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO: Bizitzan, batzuetan, gauza bera gertatzen zaigu. Etsita edo desesperatuta gaudenean, ez dugu pentsatzeko tartetxorik hartzen eta, ondorioz, ez ditugu aukerak ikusten. Gero, amore ematen dugu.

Askotan, lasai pentsatuz gero,  gure arazoen irtenbidea burura dakiguke

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

UMBRELLA: https://youtu.be/Bl1FOKpFY2Q

 

 

OTOITZA:

Zoriontsuak, euren bizia besteen alde ematen dutenak.

Zoriontsuak, justizia lortzearren gogor lan egiten dutenak.

Zoriontsuak, urrutiko lekuetatik Jesusen Erreinua eraikitzen dutenak.

Zoriontsuak, modu anonimoan eta nabarmendu barik,

beste batzuk luzeago eta hobeto bizi daitezen ahalegintzen direnak.  

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!