EGUNEKO DATUAK
ostirala, 27 de martxoa de 2026
GG/DBH/MartxoakIV/ostirala

Gonbida gaitzazu gure gaitasunak aprobetxatuz zurekin bidean aurrera egitera

Egun on,

Garizuma-aldiak beti gogoetarako gonbidapena egiten digu. Gogoetak hobetzera, zintzoagoak izatera eta Jainkoak gurekiko duen proiektuarekin sakonago konprometitzera bultzatu behar gaitu. Honek eskatzen du barnekotasun-denbora, gure burua hobeto ezagutzen lagunduko digun denbora; eskatzen ditu otoitzaldiak eta gure buruarekin eta Jesusekin, Pazkora bidean, elkartzeko uneak .

Baina ezin gara behatzean gelditu. Esperientzia honek argi distiratsuagoa ematera bultzatu behar gaitu, bizitzan lagun ditugunei argi egitera. Ezin ditugu gure indarrak geuretzat gorde. Jesusek talentuen parabolan argi azaldu zigun: Mateo (25, 14-30)

 

Batzuetan “honek talentua du”, “talentua sobera du”, “talentu handikoa da”,… esaten dugu.

Zer esan nahi dugu? Zer egiteko gai zara? Zertan zara oso trebea? Zeintzuk dira zure trebetasunak edo gaitasunak? Ohartu zara inoiz ezinezkoa zirudien zerbait egiteko gauza izan zarela?

Garatu zure TALENTUAK… Jarri itzazu besteen zerbitzuan! Hona hemen gurerik onena ematen lagun diezaguketen zenbait ideia.

§  Denok ditugu pentsatu baino talentu edo dohain gehiago. Jainkoak oparitu dizkigu.

§  Talentuak eurak baino garrantzitsuagoa da talentuok erabiltzea. Ez gorde.

§  Horiez besteei lagun diezaiekegu, besteak zoriontsu egin ditzakegu.

§  Lanaren edo ahaleginaren beldur garelako, ezin ditugu proiektuak bertan behera utzi. Lanik eta ahaleginik gabe ez da ezer lortzen.

§  Erosotasunak edo nagikeriak eragiten dizute? Zer proiektu hartu beharko zenuke berriz?

§  Jesusek esan nahi digu bizitzaren azkenean gure burua aztertu, bizialdian eman dugun maitasunaren balantzea egin eta gure trebetasunak garatu ditugun ardura neurtuko dugula.

§  Izan esker oneko daukazunarekiko; bada zuk baino muga handiagoak dituen jendea.

§  Ez zure trebetasunak inoiz gorde; ez konformatu ahalik eta gutxien eginez.

§  Taldeko bateratze-lana: zuen gaitasunak/trebetasunak, egiten dakizuena, nori lagun diezaiokezuen,… azaldu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

23. KORRIKA - Harro, herri... Korrika!

Irratsaioa Ostadar Irratia (2024ko martxoaren 22a, ostirala):

 

https://www.youtube.com/watch?v=1F4-n1pP4cc

 

BALIABIDE DIGITALA:

 

COIN OPERATED: FULL SPARK SHORT:

https://youtu.be/5L4DQfVIcdg

 

OTOITZA

OTOITZA:

Besteengan zerbitzatu nahi zaitut, Jauna.
Eman nahi dut nire bizia,
nire onena,
nire ingurukoen zerbitzurako.

Erakuts iezazkidazu
solidaritatearen bideak.
Gida nazazu errukiaren bidetik.
Eraman nazazu maitasun eraginkorraren zeruertzera.

Eman iezadazu zure eskua, Jauna,
eta gida nazazu behar nauten lekura.

Eskaintzen dizkizut nire denbora,
nire ahalegina,
niretik emateko eta nire burua opaltzeko gogoa.

Jarraitu nahi natzaio zure etsenpluari,
izan nahi dut besteen alde dena emateko gai.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!