EGUNEKO DATUAK
osteguna, 26 de martxoa de 2026
GG/DBH/MartxoakIV/martxoak19 (San Jose eguna)

GAUR (edo aste honetan): Martxoaren 19a, ezta? San Jose eguna, Aitaren eguna.

Hori dela eta, gaur FAMILIAz hitz egingo dugu. Familiak maite gaitu, babesten gaitu, estualdietan laguntzen digu, gure arrakasta eta garaipenetan poztu egiten da, garen bezalako maite gaitu,… horixe da, horrelakoa da… gure familia.

Ebanjelioetan gutxi aipatzen den arren, Jose gizon maitekor, zintzo eta zuzenaren irudia da; edozer egingo luke, dena aurka eduki arren ere, emaztearen eta semetzat duen umearen alde. Horregatik, Jesusen lurreko aita gogoratzen dugun eguna, San Jose eguna, gure aitei ere eskaintzen diegu. Zuen adinean, zuen gurasoez hitz egiten duzuenean, normalean kexatzeko da: exijenteak direlako, zigorrrak jartzen dizkizuetelako, inondik inora ulertzen ez dizuetelako,… Gauza normala da zuen bizitzaren etapa honetan… Denboraz, zuon ikuspuntua aldatuz joango da, eta ohartuko zarete, kasurik gehienetan, zuen gurasoek zuentzat onena nahi dutela eta, zuek baietz uste arren, inoiz ez direla aritu zuen bizitza hondatzen. Ez dute horretarako konplotik asmatu, zuek keinu eta hitz guztietan ikusi arren.

Kasurik txarrenean ere, harremanak onak ez direnean ere,… bizia zor diegu gurasoei… eta bizia dohain baliotsuenetakoa da, inola ordaindu ezin daitekeena, diruz behintzat, denok baitakigu gauza garrantzitsuak nolabait ordaintzeko modu asko daudela: musua, besarkada, bihotzez eskerrak esatea,…

Ahal duzuenoi eta nahi duzuenoi gaur zuen aitekin detailetxo bat izateko eskatuko nizueke. Eta zuekin, zuen artean, ez baduzue, egizue otoitz bere alde.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

 

WINDUP: FULL SPARK SHORT:

https://youtu.be/efGqe1j3RNk

 

La tiranía de los 'deberías'. Laura Rojas-Marcos, psicóloga:

https://youtu.be/z4X5mceluO0?si=xf2_Gxrn8V3YkVlB

 

 

 

 

 

OTOITZA

Jesus jauna, bizia eman zenigun hori,

lagundu elkar maitatzen amaiera arte.

Zu ondoan izanda

ez gara nahigabeen edo

sofrimenduen beldur.

Jesus Jauna,

lagundu zugan gehiago pentsatzen

eta zure antz handiagoa hartzen.

Gure bihotzean zurearen antzeko

maitasuna gordetzen badugu,

betiko zure ondoan bizi ahal izango gara.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!