EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 1 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX1-BATX2/martxoa23/V/astelehena
TALDE LANA: ardura

Hiruhilekoa amaitzera doa. Une egokia aurten proposatu zaigun lemari begiradatxoa botatzeko. Irakurri ondoren datorren testua:

Oso lan garrantzitsua egin behar zen, eta bakoitzak ziur zekien norbaitek egingo zuela. Edozeinek egin zezakeen, baina inork ez zuen egin. Norbait haserretu egin zen horregatik, lana bakoitzarena baitzen. Bakoitzak pentsatu zuen edonork egin zezakeela, baina batek ere ez zuen uste bakoitzak egingo zuenik. Beraz, bakoitzak norbaiti egotzi zion errua, inork egin ez zuenean edozer egin zezakeena.

 hobeelkarrekin

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer etorri zaizu burua testutxoa irakurri duzunean edo letra beltz-etanez dauden hitzak irakurtzean?
  • Parte hartu, partekatu, arduratu ... zeintzuk dira testuaren alderantzizko jarrerak?
OTOITZA


Jauna, ulertaraz iezadazu beti besteekiko dugun premia. Denok garela garrantzitsuak guztion onerako. Emadazu une oro eskuzabala izateko grazia, eta maitasunean oinarritutako eskuzabaltasuna izan dadila nire bizitzaren ezaugarria. Lagun iezadazu, Jauna, hurkoaren premiei adi egoten, falta zaiona eta behar duena ikusten, beti besteengana zabaltzen eta bere gabeziekiko sentibera izaten.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!