EGUNEKO DATUAK
osteguna, 2 de apirila de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX2/martxoa/III/asteazkena
Garizuma4: norberaren ezagutza

Garizuma: Eguneko aditza.Diapositiva1

Pertsona bakoitza bakarra da berez.Horretan datza hitzaren esanahia. PROSOPON hitzetik dator, hau da: pertsonaia, antzerkian bakoitzak egin behar duena.

Errepikaezinak gara. Paper bat daukagu bizitzan jokatzeko. Guk betetzen ez badugu ez du beste inork beteko.

Horretarako beharrezkoa da gure burua onartzea, gure burua maitatzera eramango baikaitu. Horrek lagunduko digu besteak maitatzen. Biana lehen pausua gure burua ezagutzean datza.

Nork bere burua ezagutzeak zintzotasuna, pentsamenduaren zuzentasuna eta espiritu kritikoa eskatzen du baina, bide batez, nork bere burua barkatzea.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Ondo ezagutzen duzu zure burua?
  • Onartzen al dituzu zure  mugak?
OTOITZA

Poema (Javier Garrido)

Egizalea naizela uste dut, Jauna,

Eta egia nahi dudala.

Baina zuk ezagutzen duzu inork baino hobeto

Geure burua engainatzeko daukagun gaitasuna.

Emadazu zure egi espiritua.

Desarma nazazu, eren Jainko, beharrezko bada.

Libra nazazu nire segurtasun faltsuetatik.

Egizu, Jauna, egizu!

(https://www.otoizleku.org/hilerokoa/53-egizalea)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!