EGUNEKO DATUAK
larunbata, 4 de apirila de 2026
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/HH-LH/ApirilakI/astelehena
GARIZUMA: OTOITZAREN GARRANTZIA

Egun on: Aurreko ostegunean zer egun zen? Martxoaren 19a, ezta? San Jose eguna, Aitaren eguna.

Gaur FAMILIAz hitz egingo dugu. Familiak maite gaitu, babesten gaitu, estualdietan laguntzen digu, gure arrakasta eta garaipenetan poztu egiten da, garen bezalako maite gaitu,… horixe da, horrelakoa da… gure familia.

Ebanjelioetan gutxi aipatzen den arren, Jose gizon maitekor, zintzo eta zuzenaren irudia da; edozer egingo luke, dena aurka eduki arren ere, emaztearen eta semetzat duen umearen alde. Horregatik, Jesusen lurreko aita gogoratzen dugun eguna, San Jose eguna, gure aitei ere eskaintzen diegu. Zuen adinean, zuen gurasoez hitz egiten duzuenean, normalean kexatzeko da: exijenteak direlako, zigorrrak jartzen dizkizuetelako, inondik inora ulertzen ez dizuetelako,… Gauza normala da zuen bizitzaren etapa honetan… Denboraz, zuon ikuspuntua aldatuz joango da, eta ohartuko zarete, kasurik gehienetan, zuen gurasoek zuentzat onena nahi dutela eta, zuek baietz uste arren, inoiz ez direla aritu zuen bizitza hondatzen. Ez dute horretarako konplotik asmatu, zuek keinu eta hitz guztietan ikusi arren.

Kasurik txarrenean ere, harremanak onak ez direnean ere,… bizia zor diegu gurasoei… eta bizia dohain baliotsuenetakoa da, inola ordaindu ezin daitekeena, diruz behintzat, denok baitakigu gauza garrantzitsuak nolabait ordaintzeko modu asko daudela: musua, besarkada, bihotzez eskerrak esatea,…

Ahal duzuenoi eta nahi duzuenoi gaur zuen aitekin detailetxo bat izateko eskatuko nizueke. Eta zuekin, zuen artean, ez baduzue, egizue otoitz bere alde.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA:
 

COCA COLA – Hapyness start with a smile

https://www.youtube.com/watch?v=1veWbLpGa78&t=10s

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!