EGUNEKO DATUAK
asteartea, 5 de maiatza de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-/maiatza23/II/astelehena
La Salle
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

La Salle festa: zergatik maiatzaren 15ean?

Ba al dakizu zergatik ospatzen dugun La Salleko Joan Bautistaren festa maiatzaren 15ean?

Egun horretan badaude beste ospakizun batzuk: San Isidro (Madril hiriko zaindaria eta nekazariena) eta Familiaren Nazioarteko Eguna (NBE-k sustatua).

Elizaren egutegian La Salleren eguna apirilaren 7an da, santuen egunak haiek hil ziren egunean ospatzen baitira. Baina 1950eko maiatzaren 15ean, Pio XII.a aita santuak haurren eta gazteen hezitzaile guztien patroi eta hezitzaileen patroi unibertsal izendatu zuen. Ordutik maiatzaren 15ean ospatu izan da "La Salle" izena daramaten zentru guztietan eta Anaidian.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Nabari al da zure ikastextean maiatzaren 15a gertu dagoela?
  • Zer ari zarete egiten hori dela eta? Zerbait gehiago edo egiten denetik ezberdin egingo al zenuke?
  • La Salleko Juan Bautistari egindako ereserkietatik, ezagutzen al duzu bakarren bat? (Hurrengo orrian duzu horietatik ezagunetakoaren euskal bertsioa)
OTOITZA

lasallerigorazarrea

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!