EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 6 de maiatza de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-/maiatza23/II/asteartea
Familia (maiatzaren 15a)
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Maiatzaren 15ean Familiaren Nazioarteko Eguna da, atzoko gogoetan gogoratu zen bezala. Biharkoan mundu mailako salletar familia ezagutzeko aukera izango da.

Familia denaren muina da. Familia dugu euskarri eta bizitzan aurrera egiteko lagungarri.

Urtero, maiatzaren 15ean, Familiaren Nazioarteko Eguna “ospatzen” da.

Gure arteam La Salle eguna ospatzen denez, FAMILIAren inguruan gaur egiten dugu ototz. Maiatza, momentu politta familiaren inguruan otoitz egiteko.

Ez da egun “komertziala”; horregatik, beharbada, ez da beste batzuk bezain ezaguna. Eguna ospatzeko eta gozatzeko, gure etxekoekin egotea besterik ez da beharrezko.

Egun honen jatorria 1994an dago, Nazio Batuen Erakundeak Familiaren Nazioarteko Urte deklaratu baitzuen. Helburua: familiaz gogoeta egitea eta munduko familiak ohoratzea. Baina ordurako familiaren kontzeptua aldatzen –zabaltzen- hasia zen. Horregatik ere erabaki zen familioi egun berezi bat ezartzea.

Egun honetan, hauxe da garrantzitsuena: berdin du zure familia nolakoa den, elkarrekiko sentitzen duzuen maitasuna eta batak besteari ematen diozuen laguntza dira ardura duten gauza bakarrak.

Maiatzaren 15a egun berezia da, zure familia zenbat maite duzun gogoratzeko eta etxeko guztiek elkarrekin denbora emateko. Familian ematen den denbora oso da baliotsua, familia ez delako egun bateko kontua bakarrik.