EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 13 de maiatza de 2026
LAGUN BAT. Kirmen Uribe
“Zure begiak marroi, nire begiak urdin, bionak eder eta zure besoak nireak bezain eder. Zure gauzak nireak baino eder.” Ikasle batek idatzitako olerkia
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

“Zure begiak marroi, nire begiak urdin, bionak eder eta zure besoak nireak bezain eder. Zure gauzak nireak  baino eder.” Ikasle batek idatzitako olerki honekin zera adierazi nahi dizut: saia gaitezen, ikasgelan, ondoan eta gertu, ditugun neska-mutil horien altxorrak bilatzen. Aukeraz betetako bizitzak ditugu aurrean. Baloratu ditzagun, bere dohaietatik, dituzten ikasi eta bizi beharrekoak jaso ditzaten.

Lagun ON, …aste On, izan dezazula!

Irakurri ezazu ahots altuz, Kirmen Uriberen, “Lagun bat” olerkia. Ondoren, hitz egin ezazue, olerkian irakurri dugunataz. Lotsa noiz sentitzen dugun egoeretaz… zer egin  dezakegu, lotsa gainditzeko?


Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “laprast eroriko zara lurrera”.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean “ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit, “ez du zurekin nahiko berak”.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi badiot “ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit “esnatu gingo duzu umea”.

Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da. “Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero “bihar, bihar ez dizut kasurik egingo ... bada”.

 

Lagun bat. Kirmen Uribe.

https://www.youtube.com/watch?v=Bwb59038wAw

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ze momentutan sentitzen dugu lotsa?

Zergatik sentitzen dugu lotsa?

Normala al da lotsa sentitzea?

Besteek gutaz pentsatzen dutena, zergatik da hain garrantzutsua neretzat?

OTOITZA

Baliabide digitala:

UMBRELLA: Corto Pixar:

https://youtu.be/Bl1FOKpFY2Q

 

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!