EGUNEKO DATUAK
osteguna, 14 de maiatza de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/maiatzak23/III/asteazkena
DEKALOGO bat

AHOLKUAK

(testu ingeles anonimo batean oinarritua)

 

Aurrera,

zaratak eta aztoramenak inguratzen gaituenean

egin dezagun lasai aurrera,

isiltasunean aurkitzen baita bakea.

Bizi,

bizi gaitezen guztiekin modu onean, posible bada,

baina gure burua saldu gabe.

 Esan,

esan dezagun xalotasunez eta argi geure egia,

inori inposatu gabe.

Entzun,

entzun diezaiegun guztiei arretaz, baita ezjakinari ere,

nork bere historia baitauka.

Saihets,

saihets ditzagun pertsona zaratatsu eta oldarkorrak,

gogaikarri baitira bihotzarentzat.

Goza,

goza ditzagun besteen asmo eta lorpenak,

guztiz xumeak direnean ere.

Izan,

izan gaitezen gu geu,

adiskidetasunari iruzur egin gabe.

Ikas,

ikas dezagun urteen aholkua,

estilo onean agur eginez gaztetasunari.

Egon,

egon gaitezen Jainkoarekin bakean,

edozein izen ematen diogula ere.

Izan,

izan gaitezen bata bestearekin, geure buruarekin batik bat,

errukior,

guztiok baikara unibertsoaren haurrak,

zuhaitzak, loreak, txoriak eta izarrak bezalaxe,

ez haiek baino gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Gogora,

gogora dezagun munduak aurrera egingo duela,

baita gu gabe ere.

 

Eta saia,

saia gaitezen zoriontsu izaten.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Aukeratu hiru hitz eta ordena itzazu zuretzat garrantzisuena lehena jarriz.
OTOITZA

1 salmoa
Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez diena,
baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena
eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena!
Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da:
bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen;
egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.

Ez da hori, ez, gaiztoen zoria:
haizeak daraman orbelaren antzeko dira.

...

Jaunak zaintzen du zintzoen bidea;
gaiztoena, berriz, hutsean galtzen da.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!