EGUNEKO DATUAK
asteartea, 19 de maiatza de 2026
GoizekoGogoetak/LH/Maiatzak/AstelehenaII
Egun on: ikasturteko azken aurreko hilabetean sartu gara, maiatzean.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on: ikasturteko azken aurreko hilabetean sartu gara, maiatzean.
Maiatza hilabete garrantzitsua da: La Salle astea ospatu berri edo ospatuko dugu, Ama Birjinaren hilabetea, Lehenengo Jaunartzeak (COVID egoerak uzten badu), Batxilerrean azterketak, eskolako azken esprinta prestatu behar dugu ,….. Oraindik pandemian barruan gaude eta gure burua eta besteena zaindu behar ditugu.
Baina animo, Jesus gure alde dago eta Pazko honetan gure ondoan bidea egiten du. Egun on, hilabete On, lagun On!

GAUZA GUTXIEKIN BIZI DIREN PERTSONAK

Bazen behin oso herrialde pobrea…

Egun batean turista-talde bat iritsi zen herrira. Mupy izeneko mutikoa lagunekin jolasean ari zen turistak hurbildu zitzaizkionean. Turista bati bihotza hunkitu zitzaion mutikoak ikustean. Zeukanetik zerbait eman nahi izan zien. Esan zion Mupyri: “Joko berri bat pentsatu dut zuretzat eta zure lagunentzat”. Gozoki batzuk ditut eta etxe hartara arineketan lehenengo iristen denari emango dizkiot”.

Mupyk, gogoeta egin ondoren, esan zuen: “Oso ondo. Erraza izango da”. Lagunekin hitz egin zuen, elkarri eskutik heldu zioten eta denak batera arineketan hasi ziren… Jakina, denak aldi berean heldu ziren. Turistak, harrituta, zera galdetu zion Mupyri: “Zergatik egin duzu hori? Zuetako batek bakarrik irabazi behar zuen!”

Mutikoak: “Bai, badakit. Baina nik ezingo nituzke gozokiak pozik jan, lagunek triste begiratzen nauten artean. Ez dakit zure herrialdeko umeak nolakoak izango diren, baina hemen, txikitatik, denok batasunean eta elkartasunean bizitzen ikasi dugu. Gutxi eduki arren, daukaguna denon artean banatzen dugu eta hala hobeto sentitzen gara”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Ume hauen jarrera dugu guk? Zerk eragiten digu poza/zoriona guri? Noiz eragin digu banatzeak/partekatzeak zoriona azkenekoz? Sarriago partekatzeko asmoa dugu?

OTOITZA

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=qvF3jfSWq8A

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!