EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 20 de maiatza de 2026
GoizekoGogoetak/LH/Maiatzak/AstearteaII

LEHOINABAR INSOLIDARIOA

Bazen behin, oihanean, lehoinabar gautar bat. Nekez egiten zuen lo eta, zuhaitz eder baten adar batean etzanda, oihanean zer gertatzen zen begira ematen zuen gaua. Eta ohartu zen oihan hartan lapur bat zegoela. Gauero ikusten zituen haren joan-etorriak, lehenengo esku-hutsik… eta bueltan, lapurtutako gauzez beterik. Batzuetan tximinoaren bananak zekartzan, zenbaitetan lehoiaren ileordea edo zebraren orbanak, eta egun batean, elefante handiak sekretuan zeraman ordezko hortza.

Baina lehoinabarra tipo lasaia zen, ez zen besteen gauzetan sartzen, ez zen besteen kontuetan nahasten; berari gertatu ezik,… besteak, hor konpon! Beraz, inori ezer ez esatea erabaki zuen. Gainera, egia esan, sekretutxo haiek jakiteak bere grazia zuen.

Bitartean, animalia guztiak asaldaturik zeuden, lapurra zela eta. Elefanteak barregarri ikusten zuen bere burua hortz barik; zebrak asto zuriaren itxura hartu zuen; eta lehoi arrak, kaskasoil eta lehoi emearen itxuraz, ez zuen errespeturik sorrarazten. Abere gehienak, hortaz, haserreturik, nahasturik edo lotsaturik zeuden. Hala ere, lehoinabarra lasai zegoen bere zuhaitzean, lapurraren joan-etorriei begira.

Baina, gau batean, lapurrak huts egin zuen eta, luzaroan haren zain egon ondoren, lehoinabarrak lo-kuluxkatxo bat egitea erabaki zuen. Esnatu zenean, beste leku batean zegoen; zuhaitzean, bai, baina ur gainean. Laku txiki batean zegoen, kobazulo baten barruan. Inguruan, lapurrak gauero lapurtutako gauzak zeuden; kontua zen lehoinabarraren bizileku zen zuhaitza ostu zuela oraingoan lapurrak, lehoinabar eta guzti! Gehiegizkoa! Lapurra handik ez zebilenez, lehoinabarrak alde egin zuen kobazulotik, eta korrika joan zen beste animaliengana, lapurtutako gauzak non zeuden esatera.

Guztiek goretsi zuten lehoinabarra, guztiek eman zizkioten eskerrak, lapurra eta honen ezkutalekua aurkitu izanagatik eta beren gauzak berriz eskuratzeko aukera emateagatik. Eta, azkenean, gehien galdu zuena lehoinabarra bera izan zen, ezin izan zuelako bere zuhaitz ederra berriz landatu; ondorioz, beste zuhaitz bat aurkitu behar izan zuen, baina lehengoa baino askoz kaskarragoa zen eta leku aspergarriagoan zegoen. Damututa zegoen lehoinabarra, ordura arte besteen arazoen aurrean axolagabe, insolidario, agertu izan zelako eta ezer egin ez zuelako, epe luzera, arazo haiek bere arazo bihurtu baitziren. Lehenago lagundu bazien,…

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Adiskide onen ezaugarri bereizgarria: adiskideei laguntzen diete. Askotan gure beharrik handiena norbaitek egiten ez dakigun ariketa azaltzea da, edo joko horretan nola parte hartu esatea edo…

 

OTOITZA

OTOITZA: Gure Aita

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=fULBjv0fS2A

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!