EGUNEKO DATUAK
osteguna, 21 de maiatza de 2026
GoizekoGogoetak/LH/Maiatzak/AsteazkenaII

PARTEKATZEA DA GAUZA BEHARREZKO ETA ZUZENA 

Bazen behin mutiko azkar eta aberatsa. Denetik zeukan, beraz, gauzarik arraroenei eta bitxienei bakarrik irizten zien deigarri… eta atentzioa eman zion antzinako ispilu bat ikusi zuenean, gurasoak haren jabe zen agure misteriotsuari eros ziezaioten konbentzitu zituen. Etxera heldu zenean eta bere irudia ispiluan ikusi zuenean, aurpegia oso triste zuela iruditu zitzaion. Ispiluaren aurrean barreka eta keinuka hasi zen, baina, hala ere, aurpegiaren isla triste agertzen zen ispiluan.

Harrituta, gozokiak erostera joan zen eta, poz-pozik etxera itzuli zenean, berriz begiratu zion ispiluari, baina aurpegiaren isla tristea zen orduan ere. Jostailu eta traste asko bereganatu eta erabili zituen, baina ispiluari begiratzen zion bakoitzean triste ikusten zuen bere burua. Beraz, desengainua harturik, bazter batean utzi zuen. “Hauxe ispilu kaskarra. Hara, inoiz ez dut ikusi ispilu hondaturik, hauxe baino!”.

Arratsalde horretan kalera irten zen, jolastera eta jostailu berriak erostera, baina parkerantz zihoala ume txiki bat ikusi zuen negarrez. Etengabean negarrez eta hain bakarrik ikusi zuenez, laguntzeko asmoz, ea zer zuen galdetzera joan zitzaion. Umeak gurasoak galdu zituela esan zion; biak, beraz, mutiko txikiaren gurasoak bilatzen hasi ziren. Umeak ez zionez negarrari uzten, gure mutikoak, animatzeko, gozokiak erosi zizkion; azkenik, luzaroan hara eta hona ibili ondoren, aurkitu zituzten umearen gurasoak. Oso arduratuta zebiltzan biak semetxoa bilatzen. Gure mutikoak agur esan zien eta parkera joan zen, baina ordurako berandu zela konturatu zenean, etxera bueltatzea erabaki zuen.

Jolastu barik eta jostailurik eta dirurik gabe iritsi zen etxera. Logelara sartu zenean, ispilua bertan behera utzitako bazterrean, zerbaitek distira egiten zuela iruditu zitzaion. Eta ispiluari begiratu zionean, pozarren ikusi zuen bere burua; ispiluan distira egiten zuen pozak logela osoari egiten zion argi. Orduan ulertu zuen ispiluaren misterioa; ispilu hura jabearen poza islatzen eta erakusten zuen bakarra zen. Eta egia zela konturatu zen, umeari lagundu ziolako oso zoriontsu sentitzen baitzen.

Eta ordutik hona, goizero, ispiluari begiratzen dionean, bere aurpegian distira berezi hori ikusten ez badu, badaki berau lortzeko zer egin behar duen.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Partekatzearen eta guretik ematearen esanahia edo besteen alde ahalegintzearen zentzua ez dugu beti ulertzen. Horrek ez du gauza materialetan geratu behar. Izan behar dugu gauza gure pozaldiak besteekin partekatzeko, ugaritu daitezen, eta besteen atsekabeak gure gain hartzeko, arindu daitezen

OTOITZA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=i3NMYVBSFKo

 

OTOITZA

Jesus bizirik zaude nire bihotzean.

Zurekin doa leku guztietara.
Zailtasunetan, indarra ematen dizu.

Zalantzan eta ziurgabetasunean, argi egiten dizu.
Bizi zaitez Jainkoarekin, Jainkoaren aurrean,

eta utziozu laguntzen eta bere bidetik eramaten.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!