EGUNEKO DATUAK
ostirala, 22 de maiatza de 2026
GoizekoGogoetak/LH/Maiatzak/OstegunaII

LAGUNTZA ESKATU

Lola balea handia zen, oso handia, eta bakartia, oso bakartia. Aspalditik ez zuen inortaz ezer jakin nahi. Inor hurreratzen eta animatzen saiatzen bazen, Lolak bizkarra ematen zion. Baina gero eta tristeago zegoen.

Askok munduko balearik zakarrena zela uste zuten eta gure Lolari jaramon egiteari utzi zioten, Dorka zaharrak, ehun urtetik gora zituen itsas dortokak, beti balea ona eta zintzoa izan zela esaten zuen arren. Egun batean, Dido izurde gazteak hura entzun eta Lolari ezkutuka jarraitzea erabaki zuen… Ikusi zuen ahoaz haitzak jotzen, kostaldeko olatu handien artean arriskuan jartzen eta itsas hondoan harea jaten. Inork ez zekien, baina Lolak arnasats izugarria zuen, behin arrain bat ahoan trabes geratu zitzaiolako. Honek biziki lotsatzen zuen eta, horregatik, ez zen inorekin hitz egitera ausartzen.

Didok, Lolaren arazoaz ohartu zenean, laguntza eskaini zion, baina Lolak ez zuen nahi izurdea kirastu, ezta gertatzen zitzaion hura inork jakiterik ere.

- Ez dut nahi arnasatsa dudanik pentsatzerik – esan zion Lolak Didori.

- Horregatik daramazu hainbeste denbora denetatik aldenduta? – galdetu zion Didok, sinetsi ezinik-. Tira, orain ez dute pentsatzen arnasatsa duzunik, desatsegina, aspergarria, esker txarrekoa eta harroa zarela eta denak gorrotatzen dituzula baizik. Hori hobea dela uste duzu?

Orduan ohartu zen Lola bere burugogorkeriak, lotsak eta inori laguntzen ez uzteak arazo handiagoa eragin ziotela. Damututa, laguntza eskatu zion Didori ahoan trabes zeukan arraina kentzeko, eta gero denekin hitz egitera itzuli zen. Baina ahalegin handia egin behar izan zuen berriz onartua izateko. Eta erabaki zuen inoiz laguntza behar bazuen, eskatu egingo zuela, gaizki egon arren ere. Beti eskatuko zuen laguntza.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO: Batzuetan beldurrak gure ingurukoei laguntza eskatzea eragozten digu, baina ez diogu laguntza eskatzeari utzi behar, gure ondoan lagundu nahi digun jende asko baitago.

Laguntza behar duzunean, gai zara laguntza eskatzeko? Eta… gai zara besteei laguntzeko, eskatzen dizutenean edo, eskatu ez arren, laguntza behar dutela ikusten duzunean? Beti ez da laguntza eskatu behar, batzuetan eskatu gabe ematen jakin behar da.

OTOITZA

OTOITZA

Jesus Jauna, eskerrak ematen dizkizugu Maria ama dugulako.

Lagun iezaguzu berau bezalakoak izaten:

apalak, eskuzabalak, alaiak eta fededunak. Amen.

 

HH + LH 1-2: Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=MuSVlLoDcgs

LH 3-4-5-6: Bideoa: https://youtu.be/Bl1FOKpFY2Q

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!