EGUNEKO DATUAK
larunbata, 23 de maiatza de 2026
GoizekoGogoetak/LH/Maiatzak/OstiralaII

URIK NAHI EZ ZUEN HOSTOA

Bazen behin esperantza handiz begiratzen zitzaion landaretxo gazte bat. Lau hosto polit zituen; distira egiten zuten goizeko garoaz eguzkiaren argitan. Egun batean, laurak bilduta zeudela, zera esan zuen batek: “Nik landareari itsatsia jarraitu nahi dut, baina aurrerantzean urari uko egitea erabaki dut, eta zuok nire askatasuna errespetatzea nahiko nuke”.

Beste hiru hostoek lagunak eskatzen ziena onartzea erabaki zuten. 

Euritako-sistema zorrotza instalatu zuen urik nahi ez zuen hostoak. Eguraldi ona egiten bazuen, euritakoa itxita zegoen, baina euri-itxurarik bazegoen, euritakoa ireki egiten zen.

Eta hara, etorkizun ederreko landare hura ahultzen hasi eta hil egin zen. Hosto bakoitza leku batera eraman zuen haizeak, eta orduan ezertarako ez zuten balio izan. 

 

Hosto hark, pentsatu gabe, nahi zuena egitea erabaki zuen, eta hara, ikusi dugu ondorioa.
Misiolariek, ordea, guztiontzat on dena egitea erabaki dute, horrek zenbait gauzari uko egitea eragin badie ere. Emaitza/ondorioa oso desberdina da, ezta?

Zer egin zitekeen landarea zimeldu eta hiltzea eragozteko?

-Urik nahi ez zuen hostoari beste leku batera joateko esan?

-Hosto guztien artean konpromiso batera heldu?

Nor da libreena? Hostoa ala misiolaria? Zergatik?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Maiatzean, astean behin AMA BIRJINA presente izango da gure gogoetan.

Bihar arratsaldean,  agian, pandemiaren baimenarekin, pertsona talde bat Donostiatik Itziarrera oinez joango dira (ia 40 kilometro) otoitza egiten eta omenaldia Mariari egitera.

Itziar herri txika da baina Ama Birjina handia du; hau da bere historia:

Itziarko Santa Maria santutegia oso tenplu zaharra da. Lehen berriak VIII. mendekoak dira.

Tenpluaren barruan Ama Birjinaren irudia nabarmentzen da, Gipuzkoako zaharrenetakoa dela uste baita. Aldare nagusiaren irudi hori euskal marinelek gurtzen dute. Euskal ikonografiako ederrenetako bat da.

Itziar Aldutz mendiaren magalean dago, eta batzuek beren izenaren esanahia ondorioztatzen dute:”itsasoari begira dagoen handia”, euskaraz izarra.

 

OTOITZA

Eta bukatzeko AGUR MARIA errezatuko dugu

 

BIDEOA: https://youtu.be/1JnVazZshVY

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!