EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 18 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/AZAROAK/AstearteaIV
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, AMEN

ZURE ESKUAK BAKEAREN USO DIRA,

ZURE ESKUAK BAKEAREN USO DIRA;

ESKUARTEAN BAKEAREN USOA BILATZEKO

ZORTEA IZAN ZENEZAKE ZUK


Bilatu nahi duzun bake hori Jainkoak ematen du,

Hark ereiten du hazia gure bihotzean;

mundua maitasunetik ernaldutako ereintza izatea

lor zenezake zuk.


Ez utzi gorrotoari zure ilusioa zapuzten;

ez dadila gorrotoa eguzkiarekin batera sor.

Askatasunean biziz, gizadi  berri baterantz

eramango gaituen bide berria eraiki zenezake zuk.


Bizitzan zehar bakearen alde borrokatzen bazara,

asmo bereko gizakiekin elkartzen bazara,

azkenean oihuka egia kantatu ahal izango duzu,

nire eskuak bakearen uso baitira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Testu honetako zein esaldi aplikatuko zenioke misiolari bati? Zergatik?

Nola izan gaitezke gu bakearen mezulari?

 

https://youtu.be/Q4T2Spm6ToY?si=ZwkMj4wEzDlhuxv3

 

OTOITZA

Jesus Jauna, emaguzu bakea,

elkarren ondoan bizitzeko

egunero behar dugun bake hori.

Izan bezate bakea

gerran dabiltzan herrialdeek ere.

Izan gaitezela gu ere bakearen mezulari

ondoan ditugunontzat:

etxean, ikastetxean, kalean...

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!