EGUNEKO DATUAK
osteguna, 19 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/AZAROAK/AsteazkenaIV
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, AMEN

URIK NAHI EZ ZUEN HOSTOA

 

Bazen behin landare gazte bat, eta jende guztiak landare hura izugarria izatera iritsiko zen itxaropena zuen. Eguzkitan eta goizeko ihintz artean distira egiten zuten lau hosto eder zituen. Behin, laurak bildu ziren eta hala esan zuen batek: "Nik zurtoinari lotuta bizi nahi dut, baina aurrerantzean urik ez edateko erabakia hartu dut. Eta, arren, errespeta ezazue nire erabakia".

Beste hirurek lagunak egindako erreguari amore ematea erabaki zuten. Aterki-sistema bitxi bat ezarri zitzaion hostoari. Eguraldi ona egiten zuenean itxi egiten zen eta euria zetorrenean, berriz, segituan irekitzen zen.

Halaxe, landaretxo hura ahuldu egin zen poliki-poliki eta, azkenean, hil egin zen. Hostoak haizeak eraman zituen, bakoitza bere aldetik.

Hosto hark berak nahi zuena egitea erabaki zuen, eta hara hor emaitza. Misiolariek  guztien onerako bidea aukeratu dute, nahiz eta, horrexegatik, hainbat gauzari uko egin behar izan dioten.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer egin zitekeen? Urik nahi ez zuen hostoari beste nonbaitera joateko eskatu, konpromiso bat hartu guztien artean..?

Nork du askatasun handiagoa, hostoak ala misiolariak? Zergatik?

OTOITZA


Jesus Jauna, zugan konfiantza osoa dugu.

Gure bihotza zugana zuzendu dugu.

Irakats iezaguzu gure esku utzi duzun mundu hau

aurkitzen eta ezagutzen,

gure ingurura begiratu eta poza zabaltzeko

zer egin genezakeen ikusten.

Jesus Jauna, emaguzu adorea

alda ditzakegun gauzak aldatzeko.

Emaguzu sosegua ingurukoen askatasuna

errespetatzen jakiteko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!