EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/AZAROAK/OstegunaIV
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, AMEN

MUNDU HOBEA

 

Astero ikusten dugu elkar eta zeregin ugari izaten dugu. Elkarrekin goaz bidean, elkarrekin hazi behar baitugu. Ez gara inoiz banantzen, beti jakingo dugu itzultzen.

Jolastea da gure zeregin bakarra eta kantua gure otoitza. Ikastea dugu lanbide, adiskidetasuna dugu ilusio. Mundu hobea egingo dugu pixkanaka-pixkanaka.

Gutariko beste edonor bezalatsu, Jesus ere gurera etortzen da kantatzera. Jolasean ari garenean Hark ere  jolas egiten du eta edozeinen pare da oihuka hasten garenean. Gu bezala haurra baita, Haren Aita gure Aita baita.

Bizitzeak poztu  egin nau eta kantatu eta oihuak bota nahi ditut. Hazi egin nahi dut, lagunak izan eta guztiei lagundu. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Nola saia gaitezke mundu hobea egiten?

Zein dira haurron betebeharrak?

Non dago Jesus?

 

COLDPLAY: A sky full of stars!

https://youtu.be/Fpn1imb9qZg?si=hjVpS5jxoj88QC9w

 

OTOITZA

OTOITZA


Eskerrik asko zuk emandako

egun zoragarri guztiengatik,

dibertiarazten gaituzulako,

lagunak ditugulako,

gure lanagatik eta jolasengatik;

Eskerrik asko maitekiro

zaintzen gaituzulako,

hemen eta edonon.

Ontasunaren Aita,

gutariko bakoitzak

eskerrak eman nahi dizkizu

zoriona, osasuna,

adiskidetasuna eta jolasa

gure esku utzi dituzulako,

bai eta pentsatzen ditugun gauza on guztiengatik,

egiten ditugun ekintza onengatik

eta ederra, ona eta atsegina den gauza ororengatik ere.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!