EGUNEKO DATUAK
larunbata, 21 de azaroa de 2026
GOIZEKO GOGOETAK/LH3-4-5-6/AZAROAK/OstiralaIV
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean, AMEN

MERKATARIA ETA PRINTZE TXIKIA

 

Bazen behin egarria arintzen zuten pilula bikain batzuk saltzen zituen merkatari bat. Astean bat hartuz gero, ez omen zen gehiago egarririk izaten.

- Zergatik saltzen duzu hori? -galdetu zion Printze Txikiak.

- Denbora aurrezten da horrela, eta nola gainera -erantzun zion merkatariak. -Adituek kalkulu ugari egin dute eta, hauen esanetan, astean 53 minutu aurrezten omen dira horrela.

- Eta zer egin daiteke 53 minutu horietan?

- Norberak nahi duena.

- Bada nik 53 minutu izango banitu, astiro-astiro iturrira joango nintzateke.


Misiolariek badakite ezin dituztela gauzak presaka egin; badakite denbora jendearen ondoan egoten "xahutu" behar dutela, ez baitago ezer pertsona baino garrantzitsuagorik.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

"53 minutu bagenitu", zer egingo genuke?

Zer nahiago izaten dugu, gauzak jada eginda jasotzea ala gauza horiek geuk bilatzea?

Zertan pasatzen dugu geure aisialdia?

 

ROSANA: Con una hora menos abestia entzun eta letran fijatu zaitezte.

https://youtu.be/FsY3FL7dQY4?si=9qKvBZeA3YHwx0G7

 

 

OTOITZA

OTOITZA


Jesus Jauna,

Egipton ume errefuxiatu bat bazina bezala hartu zintuzten;

zain itzazu etxerik gabe harat-honat dabiltzan guztiak;

zain itzazu miseriagatik edo gerragatik beren etxe goxoak utzi behar

izan dituzten guztiak,

bai eta etxerik gabe bizi diren guztiak ere.

Laguntza eta adiskideak aurki ditzaten gida itzazu maitasun osoz,

beren bakardadean elkar kontsola dezaten.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!