EGUNEKO DATUAK
astelehena, 30 de iraila de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/LH4-5-6/Urriak/I/astelehena
GOIZEKO GOGOETA/ LH4-5-6/urriak/I/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Egun on!!

Zer moduz? Berriro hemen aste berri batean eta animo pilarekin!

Aste honetan Jesusen hitzak guretzat bereziak dira. Zergatik? Umeen alde direlako. Azalpen txiki bat eman behar dugu irakurri baino lehenago. Jesusen garaian umeak azkenaren azkena ziren eta berak bere garaiko ohiturak hankaz gora jarri zituen, denok beharrezkoak garela esateko.

Entzun:

Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».

Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz.

KEINUAK, HITZAK BAKARRIK EZ

Jesusen hitzak umeen alde entzun eta gero, gure Juan Bautistarenak entzungo ditugu, adi!

Hitz politek asmo onak gordetzen dituzte; baina hori baino ez dira: hitzak, haizeak daramatzanak.

Keinuak, aldiz, errealitate dira. Hitzak promesak baitira, eta keinuak , ordea, konpromisoak.

La Salle gaztea zenean, bere ikasketa eta diru guztiarekin, ez zen hitz ederretan gelditu, hitzetik harantzago jo nahi izan zuen. Eta keinuak egiten hasi zen: kalekumeez kezkatzen hasi, maisuak bere etxean biltzen … Eta keinuetatik konpromisoetara.

Gogoan hartu berak egin zituen bi ausartenak: lehena, zeukan guztiari uko eginez (kalonje izateari, etxea, dirua …) behartsuenen artean banatu; eta bigarrena: bere hasierako maisu haiekin Kristau Eskoletako anaidia sortu ume eta gazteei kristau hezkuntza eskaintzeko, limosna edota jateko ogia baino geratuko ez bazitzaien ere.

La Sallek Nazareteko Jesusi jarraituz zera erakusten digu, garrantzitsuena:

·      Ez dela maitasunari buruz hitz egitea, maitatzea baizik.

·      Ez dela konpromisoaz mintzatzea, konprometitzea baino.

·      Ez dela sinesmenari buruz hitz egitea, Jainkoaz fidatzea baino.

·      Ez dela hitz egitea …, … baino.

Eta umeak bereziak izaten dira keinuak egiteko:

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

OTOITZA

Eskerrak, Jesus  nire familiagatik, nire lagunengatik, zuk maitasunez oparitu baitizkidazu.

Zaindu eta babes itzazu. Jesus, eskerrak, egunero bedeinkatzen gaituzulako.

Ona zara eta zugan jartzen dugu gure konfiantza. Amen

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!