EGUNEKO DATUAK
osteguna, 31 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BOKAZIOA-LH: Pertsona izate norabidetza-4
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Azaroak/asteartea-I
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

 Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. 

Egun on! 

Dagoeneko azaroan gaude, urteko azken aurreko hilean, eguraldi aldetik tristea, egunez argi gutxi dago, zuhaitzak hostorik gabe daude... udazken beteko egunak. Gainera ordua aldatu dugu eta gaua lehenago iristen dela dirudi. 

Asteburu luze honetan gauza batzuk ospatu ditugu, atzo SANTU GUZTIEN eguna ospatu genuen eta gaur HILEN edo ARIMEN EGUNA. Egun hauetan telebistek hildakoen inguruan diren tradizio ezberdinei buruzko erreportajeak eskaintzen dituzte. Betikoa: kanposantuetara loreak eraman; familien panteoiak garbitu eta txukundu… Dena den, beharbada, tradizioak gorde dituen erritu eta sinbolo hauen arrazoiak ahaztuak ditugu. 

Kristauek, antzina-antzinatik, azaroaren 1ean gogora ekartzen dituzte bizi artean besteentzat adibide eta eredu izan diren pertsonak. 

Pertsona horietatik asko oso bihotz-zabalak izan dira, oso onak eta errukitsuak, eta guztiontzat bizitza-eredu dira. Santuak dira eta urteko egun guztietan gogoratzen ditugu horien izenak. Beste batzuek, aparteko gauzarik egin gabe, bizi izan diren artean beti on egin dute, Jesusek bezala. Horiek Domu Santu egunean gogoratzen dira. 

Horregatik, tradizioari eutsiz, azaroaren lehenengo eta bigarren egunean, gizateria osoa pozten da eta festa ospatzen du hainbeste eta hainbeste pertsona ahalegindu direlako Jesusen Erreinua eraikitzeko eta mundu zuzenagoa, batuagoa eta hobea egiten. Aldi berean otoitz egiten du aurrerantzean ere gure artean horrelako jende ona izan dadin. 

Egun hauetan Jesusen mezua oso berezia da, agian mezu garrantzitsuena, Erreinua eraikitzeko egin edo bete behar ditugun aholkuak. Gure aurrean hainbeste gauza egin dutenei eskerrak emateko eguna da eta denon artean Jesusen hitzak esango ditugu: 

 

“ZORIONEKOAK behartsuak, 

haiena baita Jainkoaren Erreinua. 

ZORIONEKOAK triste daudenak, 

Jainkoak alaitasuna emango baitie. 

ZORIONEKOAK bihotz-garbiak, 

Jainkoa ikusiko baitute. 

ZORIONEKOAK bakearen alde lan egiten dutenak, 

Jainkoak seme-alabatzat hartuko baitu, Jainkoaren antzeko baitira. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Horregatik, gaur bereziki gogoratuko ditugu gure familian hil diren guztiak eta batez ere ama edo aita hil baldin bazaizkigu eta eskerrak emango dizkiegu bizi izan direnean gurekin eta guregatik egin dituzten gauzengatik eta orain, gure bihotzean bizi direlako eta laguntzen jarraitzen dutelako. 

BIDEOA: 2. zikloa: https://www.youtube.com/watch?v=Rf3anCsqkEc 

 

OTOITZA

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE! 

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!! 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!